XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jakingura zuzenez
lanerako erne,
urteak gorabehera
prest esku ta barne;
gure euskal-liburuez
irakasle errime,
idazle zaharrak ziur
Linogaz konforme
.

Egitadetan luze
barriketan labur
Bizkaiko burdineaz
esaera zuhur;
alorra hautetsi ta
lur gogor nahiz samur,
goldea artez daroa
ez gatxera makur
.

Agur eta ohore
bero ta goraki
adionez Dimako
seme argiari,
Jaungoikozale eta
euskal-zerbitzari...
Bizitzea biontzat
izan dau opari
.

Eusebio Erkiaga, Abandon, 1989-IV-7.